XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerutik jakina zen Iñazio apostolu berri batzuen buruzagi izan beharra zela, eta Apostolu heien geiak eskoletarik atera behar zituela.

Bainan eskola handirik ez zuelakotz, kasu guti egin zezoten beldur zen.

Jakintsun handi zen Jainkozko gauzetan, bainan hortan baratzen zen haren jakitate guzia.

Zer eginen du beraz? Hogoi eta hamar urtetan hasiko da latina ikasten.

Iñazio behar zen lan horri lotzeko; bainan Jainkoaren loriak hala galdatzen baitu, urteak eta urteak ez zaizko sobera izanen liburuen erdian.

Barzelonarat jaustean, badoa doña Isabelen eta doña Iñesen ikusterat, eta zer xedetan den aipatzen diote.

Doña Isabelek bere gain hartzen diotza eskolako gastu guziak, eta doña Iñesek ganbara bat emaiten dio bere etxean, eskol etxetik urrunegi delakotz ospitalea.

Jeronimo Ardebalok urririk eskaintzen dio bere eskola eta denborarik galdu gabe, berehala hasten da liburuetan.